Helburuak proposatu ostean, horiek lortzeko gure ekintza-filosofia bezeroa-MANDOIA GESTIÓN S.L. lankidetza bateratuan oinarritzen da.
Gure esku-hartzeak hurrengo helburu nagusiak ditu:
- Udal- edo enpresa-kudeatzailearen lana arintzea.
Guk zure ordez egiten dugu lana.
- Arazoak azkarrago ebaztea.
Guk denbora eta esperientzia dugu.
- Arazo bakoitza ebazteko, estrategia egokia planteatzea.
Guk erabakiak hartzen lagunduko dizugu.
- Onartutako estrategia gauzatzeko, bitarteko egokiak eskuratzea.
Mandoia Gestión S.L. enpresaren bazkide fundatzaileak honako hauek gara:
Miguel Uriarte Buso jn.
- Deustuko Unibertsitatean Geografia eta Historian lizentziatua.
- Ingurumen eta Lurralde Ikerketei buruzko Masterra. Deustuko Unibertsitatea (1.200 ordu).
- Marketing ikastaroa Karrera Berrien Euskal Institutuan (450 ordu).
- Ingurumen Heziketako Ikastaroa HAIZELANek irakatsia (140 ordu).
MANDOIAN bere jarduera profesionala garatzen du garapen turistikoaren, ingurumenaren, dirulaguntzak lortzearen eta ekitaldiak nahiz jarduerak antolatzearen eremuan.
Ainhoa Ruiz Roteta and.
- Biologi Zientzietan lizentziatua, botanikaren arloan. Nafarroako Unibertsitatea. (Iruña).
- Ingurumen eta Lurralde Ikerketei buruzko Masterra. Deustuko Unibertsitatea (1.200 ordu).
- Hiri Ingurumenaren Kalitateari buruzko Jardunaldiak Bilboko Udalean.
- Europan ingurumen-politikari buruzko ikastaroa. Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Fakultatea.
- E.G.A. (Euskareren Gaitasun Agiria).
- HAEIren 4. hizkuntza-eskakizuna.
MANDOIAN bere jarduera profesionala garatzen du ingurumen-aholkularitzaren, itzulpengintzaren eta natur ingurunean turismo-garapenaren eremuetan. |