Turismo eskaintza diseinatu, sustatu eta merkaturatzea

Turismo-garapenaren modu berriak egiazko aberastasun-iturri bihurtzen ari dira.

Udalerri, eskualde edo herrialde bakoitzak erreferentziatzat bere historia, ingurunea, arkitektura edo ohiturak hartzen ditu eta turismo-produktua gauzatzen du. Betiere ingurunearekiko berriztatzailea edota osagarria izaten saiatzen da.

Formula horri esker, orain arte pentsaezina zen zonetara bisitariak erakartzen ditu.

Bere eremuan MANDOIAREN ekintza hurrengo alderdietan oinarritzen da:

  • Ekintza-eremuan turismo-baliabideak inbentariatzea.
  • Antzeko ezaugarriak dituzten eremuetan edo inguruetako udalerrietan turismo-eskaintza aztertzea.
  • Ekintza-eremuaren berezitasunetan oinarrituta, turismo-produktua sortzea, betiere garapena iraunkorra izan dadila kontuan hartuta.
  • Merkaturatzeko eta sustatzeko turismo-antolaketaren plana egitea.
  • Turismo-kudeaketarako onargarriak diren egiturak diseinatu, abian jarri eta jarraitzea.
  • Berezko elementuetatik abiatuta, baliabide turistiko bihurtzeko edukiak eta argumentu lerroak egitea: web orriak, ibilbide tematikoak, museo-ekipamenduak, liburuxkak, jende desberdinarentzat sustapen-mezuak…
  • Finantziazio-bideak bilatu eta kudeatzea.

Eskaintza turistiko egituratua abiapuntutzat hartuta, MANDOIA GESTION S.L. enpresak, bezeroarekin lankidetzan, ekintza-lerroak definitzen ditu eta gauzatzeko izapide guztiak egiten ditu.

Era berean, eragileekin harremanetan jartzen da. Hori esker, planaren barruan aurrez ikusitako ekintzak aurrera eramateko finantziazioa lortzen da.

MANDOIA GESTION S.L. enpresak alor honetan zerbitzuak osatzeko, merkaturatze- eta sustapen-baliabideak egituratzen ditu, planaren ekintza-eremura ahalik eta bisitari gehien erakartzeko.

Español
Mandoia Gestión S.L. Gestión Municipal y Ambiental. Tfno. 943 33 68 80